Eusko Jaurlaritzaren web berria, Irekia, espresuki diseinatu da euskara erabili nahi duten herritar guztiek modu normalizatuan egin ahal izan dezaten; gainera, bermatzen zaie beren proposamen, ekarpen edo iruzkinak eurek aukeratu duten hizkuntzaz bideratuko direla Administrazioaren baitan.
Hainbat kolektiboaren gomendioei jarraituz, herritarrek gaztelaniaz eta euskaraz egiten dituzten ekarpenak espazio berberean erakustea erabaki da. Hori egiten da “elkarrekin lan egin dezagun” izeneko esparruan egiten diren iruzkin, proposamen eta ekarpen guztiekin.
Erabaki horrekin, euskara beren nabigaziorako erabiltzen duten erabiltzaileak babesten ditugu, zeren saihesten baita bi eztabaida maila desberdin sortzea; halaber, euskararen kasuan, beraren erabilera txikiagoa izan arren, Administrazioarekin eta/edo beste erabiltzaile batzuekin elkarrizketatzeko dutena ahalmen babesten da, ahalmen hori eragotzita edo murriztuta geratu ez dadin gaztelaniazko eztabaidaren nagusitasunagatik.
gobierno abierto
Última actualización hace 844 dias por Lehendakaritza