Komunitatean erregistratuta dagoen edozein pertsonak bere ideiak proposatu ditzake erronka konpontzeko.
Sarreran azken erronka aktiboak ikusiko dituzu. Guztiak ikusi nahi badituzu, "Ideien Merkatuan" sar zaitez eta han erronka zerrenda osoa aurkituko duzu.
Ideien Merkatua zenbaite enpresetako langileen bere erronkei konponbide bat aurkitzeko beharra komunitateko jendearen ezaguera eta sormenarekin kontaktuan jartzea helburutzat daukan berrikuntza ireki gune bat da. Komunitateko kide hauek erronka hauek konpontzeko bere ideiak eskaintzen dituzte.
Edozein Erakundek erronka bat proposatu dezake sari baten truke (sari hau ekonomikoa izan daiteke edo ez), eta Komunitatean erregistraturik dagoen edozein kidek erronka konpontzeko erantzun eta bere ideiak eman ditzake.
Bakarrik Erakunde erronkariak eta Innobasquek emandako konponbideak ikusi ahal dituzte. Innobasque pertsona eta Erakundearen arteko bitartekari bat da soilik.
Erronka proposatu duen Erakundeak proposatu diren konponbideak baloratzen ditu eta irabazlea aukeratzen du. Honi saria ematen dio.
Kasu honetan Erakundeak Innobasquekin akordio bat sinatu izango du Komunitateko kideek emandako datuen bapestekotasuna mantentzeko, eta, beste alde batetik, konponbidea eman duten pertsonek bapestekotasun akordio bat sinatu behar izango dute erakunde erronkariarengandik jasotako informazioa kontuan izanda. Konponbidea irabazlea bada, saridunak konponbidearen eskubideak erakunde erronkariari eman behar dizkio.
Erakunde edo pertsona batek euskal herriko gizartearekiko eragina duen galdera bat botatzea da. Komunitatearen kideek bere ikuspuntua eman dezakete, erronkei konponbide on bat emanez eta lan eginez gauzak egiteko.