Nola ezarri dezaket nire kontuaren hizkuntza? · Gehiago

Zure Openideiak-en kontuaren hizkuntza ezartzeko, jarraitu honako urrats hauei:

  1. Lehenengo eta behin, hasi saioa zure komunitatearen kontuarekin.
  2. Konektatu ondoren, web-aren goiko panelean dagoen Ezarpenak botoia sakatu (orriaren goiko aldean, erdigunean).
  3. Agertzen den orri berriaren erdialdean,  Hizkuntza ezarpenak atalaren azpian, agertzen den esteka klikatu ezazu. Zuzenean, irekitzen den leiho txiki batean  kontua ezabatzea nahi duzun galdetuko zaizu. Hautatu Zure hizkuntza eta ingelesa, erdara eta euskararen artean aukeratu.
  4. Gero, Gorde botoia sakatu, orrialdearen azpikaldean, eta kito, Zure hizkuntza ezarpenak eguneratu egin direla azaltzen duen mezu bat agertuko zaizu pantailan.
Nola ezabatu dezaket nire kontua? · Gehiago

Edozein arrazoiagatik zure Openideiak-ko kontua ezabatu nahi baldin baduzu, jarraitu honako urrats hauei:

  1. Lehenengo eta behin, hasi saioa ezabatu nahi duzun komunitatearen kontuarekin.
  2. Konektatu ondoren, web-aren goiko panelean dagoen Ezarpenak botoia sakatu (orriaren goiko aldean, erdigunean).
  3. Agertzen den orri berriaren behealdean,  Gorde botoiaren azpian agertzen den Kontua ezabatu nahi baldin baduzu sakatu hemen esteka klikatu ezazu. Zuzenean, irekitzen den leiho txiki batean kontua ezabatzea nahi duzun galdetuko zaizu. Horrela bada, Onartu botoia sakatu, eta kito, zure kontua ezabatua izan dela azaltzen duen mezu bat agertuko zaizu pantailan.
Zer da eta zertarako balio du sarrerak? · Gehiago

Sarrera edozein pertsonak ikusi dezakeen orria da -berdin dio erregistratu bada edo ez. Komunitateren azken aktibitatea erakusten du. Interesatzen zaizuna ikusteko, esteketan klika ezazu, bilaketa orokorrak egin itzazu edo etiketetan klik egin ezazu.

Nola aurkitu ditzaket beste berritzaileak? · Gehiago

Bi eratan bilatu ahal dituzu: "Bilatu" plataformatik bilaketa orokorra eginez edo "Berritzaile Mapa" esparruan sartuz. Han erabiltzailearen lehen hizkiaren arabera edo mapan daukan kokapenaren arabera aurkitu ahal izango dituzu.

Mapan bilatu duzun erabiltzailearen gainean klik egiten baduzu bere profila ikus dezakezu.

Nola erregistratu ahal naiteke Komunitatean? · Gehiago

"Erregistratu"-n klik egin eta gero, zure erabiltzaile izena, helbide elektronikoa eta pasahitza.

Helbide elektroniko horretara mezu bat helduko zaizu. Mezu horretan erregistroaren hurrengo pausoetara iristeko esteka ematen dizugu.

Erabiltzaile bakoitza behin bakarrik erregistra daiteke.

Komunitatean erregistratu behar dut? · Gehiago

Erregistraturik ez bazaude Sarrera orokorrera edo gune ezberdinen sarrera ikusi ahal izango duzu. Han Komunitatean egiten ari garenaren ideia orokor bat izango duzu.

Eduki zehatzak edo zure emariekin parte hartu nahi baduzu erregistratu behar duzu. Ondoren, Komunitatearen partaide izango zara.

Erregistroa beharrekoa da Komunitatean parte hartzen dugun pertsonen segurtasuna ziurtatzeko.

Zer egin dezaket Komunitate honi laguntzeko? · Gehiago

Komunitatearen partaide izatea jadanik laguntzen digu, hau sortzera eta hedatzera laguntzen diguzu eta. Gainera, eztabaidetan eta proiektuetan aktiboki parte hartzen duten pertsonak aurkitzea gustatuko litzaiguke. Pertsona hauek erronketan parte hartzera eta gehien interesatzen zaizkien gaiak eta ekimenak konpartitzera gonbidaturik daude. Nahi baldin badute, Komunitatea eta lanerako erabiltzen dugun plataforma hobetzera ere lagundu ahal digute.

Gainera, ekimen berritzaile edo ekintzaile baten parte bazara, konpartitu ezazu gurekin: Zure profilan aipa ezazu eta publikoa egin.

Komunitatea GUZTION ARTEAN sortzen dugu.

 

Zertan laguntzen dit Openideiak? · Gehiago

Openideiak zu bezalako pertsonekin harremanetan egoteko ahalmena ematen dizu. Pertsona hauek gizarte berritzaileago bat sortzeko helburu orokorra konpartitzen dute, edo helburu zehatzagoak, zenbait talde edo pertsonen jarduerei lotuak.

Horrez gain, zure ezaguera, esperientzia eta sormena erabiltzera bultzatzen zaitugu sariak lortzeko. Zure ideiek elkarteek proposatzen dituzten erronketariko bat irabazten baduzu sari bat jasoko duzu ziur! Horrez gain, Komunitateko beste pertsonekin lan egin ahal izango duzu guztioi ukitzen diguten arazoak konpontzeko.

Hau guztia nahikoa ez baze, munduko edozein puntutan burutzen ari diren ekimen berri izango duzu, eta etorkizunean ospatuko diren Berrikuntzari loturiko gertakizun guztiak ezagutuko dituzu. Nahi duzunean, noski, zure gertakizunak ere publikatu ahal izango dituzu.

Zer da Openideiak? · Gehiago

Herrialde hau arlo guztietan norbere jarreratik hasita TRANSFORMATZEKO helburua daukan sare sozial bat da.

Mobilizazio soziala eta PERTSONA GUZTIEN inplikazioa bilatzen dugu GIZARTE berritzaileago bat lortzeko.

Jadanik existitzen diren komunitateen lana hedatu nahi dugu ikasteko eta sinergia aprobetxatzeko. Horretaz gain, komunitate berriei bere lana erraztu nahi diegu herrialdearen aldaketaren bidean.

Laguntza

InnobasqueExchange

Gure bazkideen proiektu berritzaileenak aurkezteko aukera ezin hobea.

talde itxia · 9 taldekidea

Berrikuntza turistikoa Euskadin

talde itxia · 10 taldekidea

Soberanía monetaria

Economía Justa

talde irekia · 6 taldekidea

Goiekin

Goierriko Ekintzailetasuna

talde itxia · 3 taldekidea

 


Presidente de Microsoft destaca calidad de apps colombianas! Que orgullo! http://t.co/4YNXKmNpkL vía @rcnlaradio #Emprendimiento #Startup

El secreto de la felicidad está en no esforzarse por el placer, sino en encontrar el placer en el esfuerzo. #Emprendimiento